Tokiko Agenda 21

Sarrera

Zergaitik egiten dugu apusto Valdegovian Agenda 21 bat gaitik?

Valdegoviako udalean jakitun gara hainbat tokitan horrenbeste desiratzen den garapen iraunkorra "pentsa orokorrean eta egin herrian" abiaburua ezarrita soilik lortuko dugula.Esparru honetan,jada existitzen diren udal kudeaketarako tresnen gehigarri eragile bezala nabarmentzen da AL21.

Agenda Local 21-a,informazio trukaketa,parte hartzea,kultur aniztasuna,gizabidea eta ingurunearekiko errespetudun diren jarrera sozialak bultzatzen dituen planifikazio eredua delako finkatzen dugu Valdegovian.Plangintza sozial,ekonomiko,kultural eta anbientala dituen prozesu estrategiko baten aurrean gaude eta bere helburua argia da:Elkartearen Garapen Iraunkorra.Hezkuntza prozesua ere bada,honek esfortzu eta denbora asko behar ditu ez baita plan bakar batean administrazio lokal batek,Valdegoviako udala kasu honetan,aurrera eraman beharreko aktuazioak taxutzea soilik,biztanleak arazo anbiental,sozial,ekonomiko,kultural,eta abarretan sentsibilizatzea ere badakar.Inguratzen gaituen ingurumenaren balio ongarrienak berreskuratu eta batez ere oraingoak ziurtaraztea helburu duen prozesu baten aurrean gaude. Eta guzti hau,medio natural eta sozialetan eragin negatiboak izan ditzaketen erabakietan arretaren printzipioari lehentasuna emanez,herritarrek hauen iraupena interesgarri deritzenean.

Hori dela eta,ezinbestekoa da erabakiak hartzerakoan herritarren parte hartze erreal eta egiazkoa.Agenda 21a prozesu demokratikoan,partaidetzan,aktibo eta bateratuan datzala aipatu behar da,eta horretarako ezinbestekoa da administrazioak eta herritarren betetzen dituzten funtzioen inguruko pentsaera aldatzea.

Laburbilduz,AL21a,herriko biztanleen bizi kalitatea hobetu,beraien arazo eta gatazkak ebatzi eta garapen iraunkorraren eredu bat sortzeko egin da.Guzti hau,herritarren parte hartzea laguntzen duen prozesu berriekin,gainontzeko eskualde eta herrialdeekin kultura eta esperientzia trukaketak bilatuz,horrela garapen iraunkorraren mapa global bat itxuratzeko.Beste modu batera esanda,guztiok nahi dugun eta lortuko dugun etorkizunaren ikuspena da.

Udaletik bertatik,bizi garen inguruaren eta bere balio natural bereziaren arduradun sentitzen gara.Europan aintzat hartuta dagoen babestutako gune bat gure ekintza gunean dugunez,hori babestu eta lagundu behar dugu,ez bere aberastasunez guk soilik disfrutatzeko,datozen belaunaldiek ere hori egiteko aukera izan dezaten.Hau da guztion artean helburu hori lortzeko eman beharreko lehen pausoa.

C/ Arquitecto Jesús Guinea, 46  |  01426 Villanueva de Valdegovía (Araba) T: 945 353 033  |  F: 945 353 133  |  E: avaldegovia.secretaria@ayto.alava.net